STARTinnova


Sarbide-gakoak

Pasahitza ahaztu duzu?




Batzorde teknikoa

Ainhoa Cilveti

AINHOA CILVETI

Coaching personalean eta enpresakoan aditua

Izaera ekintzailea du Ainhoa Cilvetik, etxekoek halaxe irakatsi baitzioten, eta enpresaren munduaren inguruan trebakuntza sendoa du. Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, Saint Louiseko Unibertsitateko Bussiness & Administration titulua du (Management eta Human Resources espezializazio bikoitzarekin) eta Madrileko Instituto de Empresa-ko MBA da.

Familiaren enpresan ikasi zuen Cilvetik enpresaritzarako duen ahalmen berezia, zeinak lehengaien inportazio eta esportazioa dituen oinarri. Bertan, 15 urtez egin zuen eta, denbora tarte horretan, enpresaren munduarekin loturiko beste hainbat egitasmo jarri zituen abian: esate baterako, opari eta apaingarrien bi salmenta puntu ireki, eta azafaten agentzia bat sortu zuen. Garai hartan ere, ezkondu eta bi seme-alaba izan zituen. Handik urte batzuetara, bai arlo pertsonalean bai profesionalean asebeteko zuen beste bide bati ekin zion: Coaching-ari, alegia.

Bartzelonan eta Donostian coaching-aren arloko ikasketak egin zituen, ondoko tituluak eskuratuz: Coaching Pertsonal, Coaching Exekutibo eta Enpresa-Coaching, PNL-ko Practitioner eta PNL-ko Masterra (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatutako titulua).

María Saiz

MARÍA SAIZ

Ekonomia Zientzietan: Entrepreneurship doktorea. Ekintzailetza eta Enpresa Sorketako irakaslea EHUn.

GEM Euskadiko Zuzendari Exekutiboa da, Global Entrepreneurship Monitor kide ikertzaile sortzailea 2004tik. GEM Españako Zuzendaritza Batzordeko kide ere bada. EEB-OVE Ekintzailetzaren Euskal Behatokiko lehendakaria da (http://blog.eeb-ove.eus). Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitatean Enpresen Ekintzailetza eta Zuzendaritza Masterra (MBAe3) zuzentzen du (https://www.ehu.eus/ehusfera/ekin). Irakaskuntzaren esparruan, ekintzailetzako irakaslea da 7 masterretan, besteak beste: Ikerketa Biomedikoko Masterrean, Blockchain eta Kriptoekonomia Teknologiako Masterrean, Ekonomia Zirkularreko Masterrean edo BIOSALUD Berrikuntza eta Ekintzailetzako Nazioarteko Masterrean (BIO ALL UGR).

ECYS.14 Ikerketa Taldeko ikertzailea izateaz gain, Berrikuntzatik eta Ekintzailetzatik abiatuta Ekonomia Zirkularra eta Iraunkorra bultzatuz Euskadin, ERASMUS + Reinventing Mentoring in Arts Management programan ere parte hartzen du. Gainera, Youth Business Spain/Laboral Kutxan ekintzaileen mentorea da. 2007tik 2014ra bitartean, Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetarako zuzendaria izan zen (2007-2014). Halaber, Spin offs sortzeko ZITEK programaren zuzendaria eta sortzailea da (oinarri teknologikoko enpresen 3 inkubagailuren kudeaketa).

Esperientzia handia du enpresa-espiritua sustatzeko politikak eta programak definitzen: bus Emprende, Etorkizulan, Think Big eta espiritu ekintzailea motibatzen duten irakasleentzako Udako Eskola. Leonardo Da Vinci, Epez, 8 Programetako liderra.

STARTinnova programako batzorde teknikoko kidea eta ebaluatze taldearen koordinatzailea da.

Azkenik, ekintzailetzari buruzko 40 argitalpen nabarmentzen dira (artikulu zientifikoak, liburuak, liburuen kapituluak eta monografiak).

https://www.linkedin.com/in/maria-saiz-santos-52b799a/
https://twitter.com/mariasa39638120

Maider Perea

MAIDER PEREA FORONDA

Komunikazioan Lizentziatua da (Kazetaritzako espezializazioa)
Nafarroako Unibertsitatean (Iruñean).

Eskarmentu handia du Pereak online munduan, izan ere, 13 urte baino gehiago baitaramatza arlo horretan lanean. Hasierako urteetan, esate baterako, komunikazioaren esparruan jardun zen, diariovasco.com webgunearen erredakzioan, hain zuzen. Geroago, berriz, online proiektuen kudeaketari helduko zion, Digital Vascako (hots, diariovasco.com webgunearen elkarte editoreko) Bezeroentzako Zerbitzuen Departamentuko ardura bere gain hartuz. Garai hartan, hain zuzen, ikastetxeei zuzendutako bi proiektu hezigarriei bultzada eman zien, bertan arduradun eta koordinatzaile lanak eginez: Ni Kazetari eta Klik eta Klik, alegia.

Une honetan, aldiz, STARTinnova egitasmoa koordinatzeaz arduratzen da, besteak beste.



Bultzatzailea

  • EL CORREO ALAVA

Babesleak

  • Fundación Vital Fundazioa
  • Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
  • Universidad del País Vasco- Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Arabako Foru Aldundia- Diputación Foral de Álava

Enpresa aholkulariak

  • Fundación Michelin

Kolaboratzaileak

  • Tknika